Markel Olano ahaldun nagusiaren eta Denis Itxaso Kultura diputatuaren eskutik jaso du Andres Urrutia euskaltzainburuak Gipuzkoako Aldundiaren Ondare Saria.
Juan Kruz Igerabide idazleak zuzendu duen ekitaldian, Kukai eta Ortzian taldeek, Aizpea Goenagak, Aitziber Ayesta eskola-maistrak eta Euskal Herrira etorri eta euskara ikasi duen Bora Gorostidi gazteak ere parte hartu dute.
Markel Olano eta Denis Itxasoren eskutik jaso du saria Andres Urrutia euskaltzainburuak.
Bidea erraza izan ez den arren, azken hamarkadetan euskararen normalizaziorako eman diren «pausu erraldoiak» azpimarratu ditu Olanok, bide horretan Euskaltzaindiak eta beste eragile batzuek eginiko lana eskertuz.
Vía NAIZ